Zer da Biribilko
Biribilko, Bilboko merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua da. Proiektu hau Bilboko Udalak sustatzen du bere Euskara Sailaren eta Lan Ekintza udal enpresaren bitartez, Bilbao Dendak elkartearen laguntzarekin
Proiektu hau etapa desberdinen bidez diseinatzen eta aplikatzen ari da: hasierako fasean, Bilboko merkataritza sistemaren egoera sozioekonomiko eta soziolinguistikoaren diagnostiko zehatza egin zen. Lehen diagnostiko horretatik abiatuta, aurrera begirako garapena ikerketa aplikaturako prozesuetan oinarrituta egitea planteatu zen, ondoren, jasotako emaitzen arabera, hiriko eremu pilotutan izaera esperimentaleko hizkuntza normalizaziorako ekintzak diseinatu eta garatzeko asmoz. Horrez gain, emaitza hauen balorazioan oinarriturik, Bilboko eskaintza eta eskari komertzial osoari zuzenduta dauden izaera orokorreko jarduerak ere diseinatu eta burutzen dira.