Edukietara salto egin Nabigaziora salto egin
Azala Eu Es

Biribilko

Berriak

Itzuli

BILBOKO MERKATARITZARI ZUZENDUTAKO 2009-2010 BIRIBILKO EUSKARA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDUKO DA

"El euskera amable. Orain bai, Horrela bai!" Komunikazio Kanpainaren barruan luzatu zen euskara ikasteko ikastoren eskaintzaren inguruan Bilboko merkataritzak erakutsitako interesa aztertu egin da. Horretan oinarrituta, Bilboko Udalak, bertako merkatari elkarte, HABE eta hiriko euskaltegieekin koordinaturik, ikastaro hauen ezaugarriak zehaztu ditu eta izena emateko epea zabaldu du, datorren ekainaren 15era arte.

Hain zuzen ere bi ikastaro mota dira:

  • batetik, euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa, euskara ez dakiten merkatari edota enplegatuentzat, guztira 60 klase ordu emango direlarik.
  • bestetik, euskara komertziala hobetzeko ikastaroa, euskara zerbait hitz egiten dakiten merkatari edota enplegatuentzat, guztira 100 klase ordu emango direlarik.

Bi ikastaroetan, klaseak astean bi egunetan emango dira eta klasearen iraupena egunean ordu eta erdikoa izango da. Ikastaro bakoitzarentzat, aukera desberdinak eskaini dira klaseak emango diren datak, egunak eta ordutegiak aldatuz. Modu horretan, merkataritzako pertsonalak bere egoerara ondoen egokitzen den aukera hautatu ahal izatea lortu nahi da.

Ikastaro hauetara joan nahi duten establezimenduetako langileek izena emateko orria bete eta bere eremuko merkatari elkartean entregatu beharko dute, honek kudeatu dezan. Aurkeztutako eskaerak aztertu eta taldeak antolatu ondoren, interesatutako pertsonekin harremanetan jarriko dira klaseak zein euskaltegitan hartuko dituzten adierazteko.

2009-05-19 Iruzkinak

Iruzkina egin